Haur eta helduak, Aparrain mendiko Zuhaitz Egunean

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 7a, 01:00

Aurreko astean bertan behera geratu ondoren, atzo egin zen Hernaniko Zuhaitz Eguna Aparrain mendian. Bertara iritsi ziren gutxinaka-gutxinaka Hernaniko familiak, haurrak zein helduak, eta, eguraldi txarra egin arren, denen artean landatu zituzten ehundaka pago, gaztainondo eta intxaurrondo. Argazki gehiago ikusgai  Kronikako webgunean (www.kronika.eus). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!