Bukaera arte borrokatu arren, galdu

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 7a, 01:00

Oso partidu garrantzitsua zu­ten aurretik errugbilari herna­nia­rrek, eta beraiek ere bazekiten. Horregatik, borroka izan zen nagusi partidu osoan zehar. 
Aurreneko zatitik 10-13 irabazita joan ziren atsedenera eta bigarren zatian ere partidua Hernanik zuen eskuartean, 64garren minutura arte. Or­dutik aurrera, partidua alda­tzen joan zen, eta entsegu  eta transformazio baten ondorioz, Pozuelo gailendu zen 72garren minututik aurrera, eta bukaera arte.

Hurrengo partidua, etxean
Atzoko porrotaren ondoren, bi as­te izango dituzte hernaniarrek indarrak hartzeko. Izan ere, martxoaren 20ko astebu­ru­an izango dute hurrengo par­tidua Getxoren aur­ka, Landaren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!