Hasi da Sagardoaren Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 7a, 01:00

Larunbatean hasi zen Galarretan Sagardoaren VI. Txapelketa aurreneko bi partiduekin. Larunbateko jardunaldia A taldeko bikoteek hasi zuten: Uterga-Aizpuru III, Bereziartua sagardotegiaren ordezkari bezala, eta Matxin VI-Barrenetxea IV, Oialume Zarren izenean. Partidu orekatua izan zen, baina, azkenean, Barrenetxea hernaniarra eta Matxin VIa izan ziren garaile (31-40).
Ondoren jokatu zuten B taldeko Matxin III-Endika (Pe­tritegi) eta Ansa II-Ion (Setien). Kasu honetan ere, bigarren bikotea izan zen garaile, Setien sagardotegiaren ordezkaritza. Beraiek, aldiz, hasieratik izan zuten partidua kontrolpean.

Finala, apirilaren 30ean
Larunbateko partiduek eman zioten hasiera txapelketaren seigarren edizioari. Bertan, zortzi jokalariak bi taldetan banatu dituzte, A eta B, eta bikoteka, sagardotegi baten izena hartu dute. 
Hasieran, bikote guztiak kanporaketa faseetarako sailkatuko dira. Gero, talde bakoi­tzeko aurrenekoak finalerdietara joango dira, zuzenean; bigarrenak final-laurdenetara, eta hirugarren eta laugarrenak, final-zortzirenetako kanporaketetara. 
Ondoren, finalerdietako irabazleek finala jokatuko dute apirilaren 30ean, eta horrekin buka­tutzat emango da Sagar­doaren VI. Txa­pelketa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!