Ekintza mordoa bihar, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 7a, 01:00

Emakumeen Nazioarteko Eguna da bihar, eta hori ospatu eta emakumeen esku­bideak aldarrikatzeko, zenbait ekintza antolatu dira datozen egunetarako.

Ekintzak institutoan eta Marijaia, bihar
Biharko egunez, argazkia eta zenbait ekintza desberdin antolatu ditu institutoko ikasle batzuk osatzen duten Liletak Taldeak. Institutoan egingo dira beraien ekintzak goizez, eta arratsaldean, Gazte Txokoan egongo dira beraien esperientzia kontatzen.
Baina Marijaia izango da eguneko ekintzarik garran­tzitsuena, aldarrikaparen unea. Hernaniko Koordi­na­dora Feministak antolatuta, Plaza Berritik abiatuko da iluntzeko 19:00etan.

Ekintza gehiago, egunotan
Horrez gain, Martxoaren 8a ospatzeko asmoz, ekintza mor­doa anto­latu dituzte da­tozen egunetarako: ezta­bai­dak, doku­mentalak, kon­tzer­tuak...

Donostiako Lilatoia, atzo
Bestalde, helburu berarekin, egin zen atzo Donos­tiako Lilatoiaren 27ga­rren edizioa, eta bertan parte har­tu zuen emakume herna­niar ugarik. 
Gainera, Maitane Guerrero hernaniarra izan zen laster­ketako irabazlea (00:18:01), eta Hoki Guerrero ere podiumera igo zen, hirugarren postuan (00:19:30).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!