2016ko egitasmoa aurkeztu du Elkarbizi taldeak

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 6a, 01:00

Datorren astean hasiko du ikasturtea Elkarbizi taldeak, eta hori baino lehen, 2016ko egitasmoa aurkeztu du. Burun­tzaldea osoko jendeak osatzen duen taldeak hamabi ikastaroko programa osatu du. 
Hitzaldi-ikastaro hauen helburua da, taldeak azaldu duenez, «gure arteko eredu baikorrenak azaltzea, ahaztu gabe, euskal herritarroi egindako kalte guztia erakustea ere eraikigarria izan daitekeela nahi dugun bizikidetza horren oinarriak sendo jartzeko».

Martxotik abendura, Buruntzaldea osoan
Hitzaldi-ikastaro sorta mar­txotik abendura bitartean burutuko da, Buruntzaldeako herri guztietan, baita Herna­nin ere.

Aurrenekoa, datorren astean
Larunbaterako jarri dute au­rreneko zita, 11:00etan Lasar­ten. Xavier Minguez eta Imanol Lizarralde doktoreen eskutik aztertuko dute gaia: Indar­keriaren kontakizuna. Osaera eta Bide­ra­keta, memoria edo­/eta historia bidez? Plazak mu­ga­tuak dira eta izena eman behar da aurretik: ganbo­itu­rri­@gma­il.­com.

Apirilean, Hernanin
José Luis de la Cuesta Krimi­nologia Institutoko zuzendariak emango du bigarren ikastaroa. Hernanin izango da, apirilaren 9an: Bizikidetzarako justizia: transizionala eta restauratiboa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!