Donostia-beterri eskualdeko Udalek Urberritzen proiektua jarri dute martxan, Iraurgi Berritzen eta Elhuyarrekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz. Proiektu berriaren helburua da berrikuntza sozialean eragitea.
Hiru lan-ildo nagusi
Hori lortzeko asmoz, hiru lan-ildo nagusi zehaztu zituzten aurreko astean egindako aurkezpenean. Lehenengoa: Topagunea izeneko elkarlanerako gunea sortu dute eskualdeko eragileekin batera, eta hiru saio egingo dituzte Beterrin: martxoaren 16an, apirilaren 20ean eta maiatzaren 4an.
Bigarrena, Urola Erdiko Berrikuntza eta Garapen Agentziarekin batera, Trukegunea izeneko saioa egingo dute maiatzaren 18an, esperientziak trukatzeko.
Eta azkenik, prozesuari bukaera emateko, jardunaldi bat egingo da ekainean, ikasitako guztia partekatzeko.
Topagunean parte hartzeko, izena ematea beharrezkoa
Hiru Topaguneetan parte hartu nahi duten eragileek, aurrez izena eman beharko dute: enpresa@andoain.eus edo 688 684 956.