Ojuel eta Aizpitarte, txapeldunak!

Kronika - Erredakzioa 2016ko martxoaren 6a

Txapelketa osoan zehar izugarrizko lana egin eta partidu guztiak irabazi ondoren, txapela jantzi zuten atzo Ojuel eta Aizpitartek, Euskal Herriko Txapelketako finalean. 
Azkoitian jokatu zuten Irurtzungo Ezkurdia eta Ber­geraren aurka. Ez zen erraza, izan ere, bi tantoko desberdintasuna zegoen bi bikoteen artean. Baina, azkenean, txapela Hernanira ekartzea lortu zuten.

Iruran ere, txapeldunak
Bestalde, Gipuzkoako Trinke­te­ko finala jokatu zuten Laz­ka­no eta Arizmendik Iruran, eta beraiek ere jantzi zuten txa­pela, Azkoitiako Oteiza eta Azkoitia garaitu ondoren (40-8). y

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!