Azken postuetatik ateratzeko lehia bizia gaur, Pozuelon

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 6a, 01:00

Partidu garrantzitsua joka­tuko dute gaur eguerdian Hernaniko senior mailako mutilek Pozueloren aurka. Pozuelo de Alarconeko Valle de las Cañas zelaiean izango da, eguerdiko 12:30etan.

Sailkapenean gora egiteko borroka
Azken aurreko postuetan dago Hernani, eta azkenekoan Pozuelo; beraz, bi taldeentzat da garrantzitsua gaur ira­baztea. Eta hori lortzeko borrokatzeko gogoz dijoaz jokalari hernaniarrak. 
Errugbi elkarteak jakina­razi du gaurko partidurako zein dagoen dei­tuta. Aurrean jokatzeko: Jon Insausti, Iñaki Otxotorena, Eneko Noriega, Haritz Muñoa, Lander Meaza, Beñat Iradi, Xabier Garmen­dia, Iker Fuentes, Ander Gutie­rrez, Ekhi Aranburu, Mikel Perez eta Jon Galdeano. Eta atzerako: Igor Genua, Pello Perez, Jon Zumalabe, Iraitz Garmendia, Igor Etxeberria, Jokin Esnal, Mattin Collado, Iñaki Leonet, Oier Garmendia, Anartz Elosegi eta Aitor Lukas.

Herritarrak Madrilera, autobusean
Senior taldearentzat partidu garrantzitsua denez, Errugbi Elkarteak herritarrak anima­tu nahi izan ditu animatzera joateko. Horretarako, auto­busa antolatu du Madrilera. Goizeko 06:00etan aterako da Atsegindegitik, eta aurrez apuntatu direnak izango dute joateko aukera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!