Emakumearen eguna ospatzeko, ekintzak

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 7a, 01:00

Emakumearen nazioarteko eguna dela ospatzeko zenbait ekintza antolatu dira Goizuetan. Gaur Zaintzaileak zainduz hitzaldia izango da 17:00etan, Eskolako jantokian, eta izena eman nahi duenak Gizarte Zerbitzura edo eskolara jo dezake. Bestalde, bihar emakumeen afaria egingo da Umore Ona elkartean, gaueko 21:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!