Hika Teatroaren Koadernoa Zuri antzezlanaren sorkuntza lanean parte hartzeko aukera luzatu dute Udalak eta Hika Teatroak. Parte hartuko duen herritarren taldea osatzen ari dira, eta xehetasun guztiak azaltzeko bilera egingo dute bihar, arratsaldeko 19:00etan, Biterin. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.