Aurreko astean bertan behera geratu zen Zuhaitz Eguna ospatuko dute gaur Hernaniko haur zein helduek. Aparrain mendian izango da, eta 10:00ak aldera hasiko dira zuhaitzak landatzen.
Izan ere, 07:30etan Plazan jarri dute zita oinez bertaratuko direnek, eta autobusa hartuko dutenek bi aukera dituzte: 09:00etan aterako da Biteriko markesinatik, eta 09:30etan egingo du geldialditxoa Ereñotzun.
600 zuhaitz, guztira
Aurreko asterako pentsatuta zegoen moduan, 600 zuhaitz landatuko dira Aparrain mendian, zehazki izango dira: 300 pago, 150 gaztainondo eta 150 intxaurrondo.
300 pago, 150 gaztainondo eta 150 intxaurrondo landatuko dituzte gaur Hernaniko haur eta helduek.
Zuhaitz Eguna, 1974tik
Hernanin ibilbide luzea duen ekimena da Zuhaitz Eguna. 1974ean egin zen aurreneko aldiz, eta geroztik, urtero-urtero, milaka zuhaitz landatu dira.
Ordutik, helburu bera izan du Zuhaitz Egunak: «Horrelako iniziatibek jendearen kontzientzian eta heziketan eragitea», Mattin Aldaia Ingurumeneko zinegotziak dioenez.
Naturarekiko errespetua bultzatzeaz gain, Aldaiak dioenez, «Eskola Kirolaren dinamika bat denez, jarduera fisikoa bultzatzea ere garrantzitsua dela uste dugu.