Aurten bai, txapelaren bila

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 5a, 01:00

Ikaragarrizko lana egin dute Ojuel eta Aizpitartek Euskal He­rriko Txapelketan; partidu guztiak irabazi dituzte orain arte, eta gaur, 18:30etan Azkoitian, txapela lortzeko borroka egingo dute Irurtzungo Ezkurdia eta Bergeraren kontra. Lehengo urtean azpitxapeldun izan zen Ojuel; ordukoan, Li­zea­garekin, eta aurtengoan, oraindik ere grina haundiagoarekin jo­ka­tuko dute finala. Hala ere, sailkapen fasean bi tantoko diferentzia besterik ez zieten atera Ojuel eta Aiz­pi­tartek Irurtzungo bikoteari, eta partidu gogorra espero da.

Lehia, beste bi txapelketatan
Bestalde, Urkizu eta Apezetxea seniorrek finalerdia jokatuko dute asteburuan. Bihar, 11:00etan Hernanin, Lasarteko Artetxe eta Elolaren kontra ariko dira, Udaberri Torneoko finalerdian. Bi bikoteak batere partidurik galdu gabe iritsi dira finalerdira, eta lehia haundia izango da.
Gipuzkoako Trinkete Txa­pel­­ketan, berriz, finalean dau­de Lazkano eta Arizmendi ju­benilak. Gaur arratsaldeko 16:15etan jokatuko dute Iruran, Az­koitiako Oteiza eta Azkoitia bi­kotearen kontra. Hernania­rrek sailkapen faseko partidu guz­tiak irabazi dituzte, eta en­tre­namenduei esker asko ho­be­tu dute jokoa. Beraz, badauz­ka­te aukerak, txapela lortzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!