‘Emakume hernaniarrak plazara!’, IV. Ikerketa Bekaren oinarri

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 5a, 01:00

Ilunpetik Argitara. Ema­kume langileak iruditan. Hernani 1939-1975 izenburua duen liburua aurkeztu zuten aste­az­kenean, Berdintasun Saila­ren III. Ikerketa Bekaren emaitza dena. Argazkien bitar­tez, Frankismo garaian ema­kumeek esparru desber­dinetan egindako lana jaso–tzen du.
Maialen Apezetxea eta Mikel Ozaita antropologoek herritar askoren lagun­tzarekin egindako azterlana biltzen du liburuak: «zuek gabe ez litzateke posible izango hau dena», eskertu nahi izan zien Apezetxeak «argazkiak ematen, testi­gan­tzekin...» ikerketa egiten lagun­du dieten guztiei.

«Asko kostatu zaigu argazkiak biltzea»
Apezetxea eta Ozaitak onartu zuten ez dela lan erraza izan: «asko kos­tatu zaigu argazkiak biltzea; izan ere, artxiboetan ez zegoen ezer, eta garai hartan kamerak ez ziren ohikoak». 
Horrez gain,  emakume protagonisten bila ere joan dira, baina askotan «zertara zatozte niregana? Nik ez dut lanik egin eta...» entzun behar izan dute, baina egileek diotenez, «lan haundia egin dute, kontua da errekono­zimentu gabeko lana izan dela».

Proposamen berriak, apirilaren 4ra arte
Egun berean, IV. Ikerketa Be­­ka ere aurkeztu zuen Berdin­tasun Sailak. Emakume her­na­niarrak plazara! oinarri hartuta, historian zehar egon diren emakume herna­niarrak ezagutu nahi dituz­te. Eta hori ikertu nahi dutenen propo­samenak ja­so­ko dituzte api­rilaren 4ra arte. IV. Ikerketa Beka­ren oinarriak www.­kro­nika.eus-en ikusi daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!