Kriseiluek ez zuten argitu, atzokoan ere, Ereñotzuko zerua. Baina edozein kasutan, polita izan zen festa auzoan. Frontoiaren babesean sartuta eta giro ederrean, taloez eta puzgarriez gozatzeko aukera izan zuten, arratsalde osoan zehar.
Euria eta haizea tarteko, ordea, bertan behera geratu zen ekintza nagusia, kriseiluen gaua. Martxoaren 12ra atzeratu dute Hernanin, baina Ereñotzun ez dute egingo.