Beste txapela bat Iker Salaberriak, Tolosan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 5a, 01:00

Txapela bat kendu bezala, beste bat janzten du Iker Salaberriak. Bolada ederra darama pilotari goizuetarrak, eta aurreko larunbatean ere, nagusitu egin zen Tolosan, Zezeaga­re­kin, Miguel Soroa memorialeko finalean. 22-14 irabazi zieten, Alberdi eta Salaberriri. Zumarragan ere irabazi zuen asteazkenean, lau t’erdian, Egigurenen kontrako final laurdena (22-10). Ezin izan zuten emaitza bera lortu Antton Apezetxeak eta Aitor Aizkorbek, Zizurreko lau t’erdikoan, eta galdu egin zuten Osa eta Mataren kontra, 12-18 eta 16-18, hurrenez hurren. Elkarrekin, ordea, nagusitu egin ziren Herreran (18-16), eta naita Euskal Ligan ere, Agirremaioa eta Ibarlozaren kontra (22-14). Irabazi egin zuten Oihan Legarretak eta Egoitz Elizegik ere, Napar Jokoetan, Zugarral­de­ren kontra (18-16); eta Aitzol Salaberriak eta Beñat Apezetxeak, Larraunen kontra (18-16).
Asteburu honetan, beste lau zita dauzkate goizuetarrek. Bihar, Iruñako Oberenan ariko dira Aitzol Salaberria eta Beñat Apezetxea, 10:00etan, Oberenaren kontra; eta 17:00etan Mallabian Iker Salaberria, Otaduirekin, Etxebarria eta Alduntzinen kontra, Biharko Izarrak torneoan. Igandean, berriz, Gasteizen daukate Euskal Ligakoa Aizkor­bek eta Apezetxeak, 11:30etan, Murua eta Egigurenen kontra; eta Legasan Josetxo Ezkurra memorialekoa Egoitz Elizegik, 09:30etan Mattin Retegiren kontra. Asteartean, Bergarako lau t’erdikoan ariko da Iker Salaberria, 19:30etan, Riolen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!