«Kurduen bizitza eta identitatea, herri gisa eta emakume gisa, mehatxatuta daude»

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 19a, 01:00

Zein da egoera Kurdistanen, momentu honetan?
Herri kurduaren egoera oso konplikatua da. Lau zatitan ba­natutako lurraldean bizi gare­nez, arazo komunak dauz­ka­gu, eta aldi berean desber­dinak. Bakurren (Turkiaren menpe dagoen zatia), gerra irekia dago kurduen kontra, eta Turkiak bertan behera utzi du bake pro­zesua, gobernua­ren eta kurdu­en liberazio mu­gimenduaren artekoa, eraso neurrigabeekin ehun­daka lagun akabatuz.
Rojavan (Siriaren menpe­koa), gerraren hasieratik, beste bidea aukeratu zuten kurduek. Konfe­deralismo Demokratikoa ezarri zuten, baina etengabe erasotu dute sistema hori, bai talde yihadistek eta baita Turkiako gobernuak ere. 
Bashurren (Iraken menpe), Rojavan bezala, erresistentzia haundia egin diete kurduek, talde yihadistei, eta lurralde haundiak liberatu dituzte, Sinjar esaterako.
Eta Rojhelaten (Iranen men­pe), zonalde militarizatu eta aislatua bilakatu du lu­rral­de kurdua, Irango gobernuak. Hala ere, egoera egonkortu egin da, eta horrek ahalbidetu du, Kon­fe­deralismo Demo­kra­tikoa mar­txan jartzea, baina oso motel, alderdi eta orga­ni­za­zio politi­ko­ak debekatuta bai­taude.

«Emakumeek paper erabakigarria daukate liberazio mugimendu berrian; aurreneko filan daude. Gure helburu nagusietako bat da, sistema patriarkala suntsitzea da».

Harreman estua daukate, lau zatietako lurralde kurduek?
Guk ez ditugu errekonozitzen, kolonialismoak ezarritako mu­gak. Zatiketa fiktizio eta inte­re­satu horiek, bitan bana­tu zi­tuz­ten herri asko eta fa­milia asko. 80ko hamarkadan, sortu zen Kurdistango Lan­gi­leen Alder­dia (PKK), herri kurduak batzeko lan egin zue­na. Horrek milaka gazte era­karri zituen, ametsa lortze­ko asmoz. Gure­tza­ko zati­ketak ez dira existi­tzen. Horren adi­bide da, ISISek Rojava era­so­tu zuenean, lau za­­ti­e­tako mili­tan­te eta gerri­lla­riak joan zire­la bere defentsan.

Eta zure kasuan, Iranen,  nola bizi da herri kurdua?
Nire herria guztiz milita­ri­za­tu­ta dago. Iranen, aukera politi­ko bakarra dago, eta alderdi kur­duak, mugatik haratago daude, Iraken edo Qandileko mendie­tan. Organizazio kurdu guztiak debekatuta daude. Eta herria­ren zein ema­kumeen eskubi­de­ak defen­da­tzen dituztenek, arris­kua dau­kate bost minu­tu­ko epaiketa bat jaso eta Jain­koa­ren etsai izatea leporatzeko, eta konde­natuak izateko, kar­tzela zigor luzeetatik urkatuak izatera.

Zuk ihes egin behar izan zenuen handik. Zergatik?
Aktibista bezala egiten nuen lan organizazio batean, ema­ku­me­en eskubideen alde. Le­gez kan­po­koa zen, noski. Eta duela sei urte, legalizatzen saiatu gi­ne­ne­an, nire lankide batzuk atxi­lotu egin zituzten, eta beste batzuek ihes egin genuen herrialdetik. Bestela, ziurrenik epaiketa horie­tako bat izango nuen...

Nolakoak izan ziren zure urteak bertan?
Oso garai zailean jaio nintzen, Iran eta Iraken arteko gerran. Kurduak ohituta gaude trau­ma­rekin bizitzera, indarkeria egoeretan, gure bizitza eta iden­titatea, herri gisa eta emakume gisa, mehatxatuta daudela.

Nola bizi duzu zure herriaren egoera, urrutitik?
Oso zaila da, hemendik, nire herrian gertatzen dena asu­mi­tzea. Han behintzat, familia eta gertukoak dauzkazu, eta haie­kin bizi duzu gertatzen de­na. Baina hain urruti egon­da, inpo­tentzia sentitzen duzu. Kan­poan gauden kurdu gehie­nok, gure herriarentzat balia­ga­rri izan nahi dugu, eta elkar­te kur­du asko daude Europan zehar; tartean, emakumeeen eman­tzi­pazioaren alde lan egiten du­te­nak. Edozein mo­du­­tara la­gun­du nahi dugu, baina desia­tzen gaude bueltatzeko aukera izango dugun eguna iristeko.

Liberazio mugimenduan, emakumeek duten paperaz hitz egin zenuen atzo, Biterin. Zein da paper hori?
Liberazio mugimendu berrian, emakumeek paper erabaki­ga­rria jokatzen dute, aurreneko filan gaude, bereziki Rojavan, Bakurren eta Rojhelaten. Ba­shu­rren, emakumeen egoera tamalgarria da oraindik. PKK alderdiaren barruan, 1991 edo 1992an, Abdullah Öcalan lider kurdua eta alderdiko ema­ku­meak, hasi ziren hitz egiten emakumearen liberazioaz. Öca­la­nek adierazi zuen, ez dela posible Kurdistan libre bat, emakumea libre izan gabe. Horregatik, gure helburu nagu­sie­tako bat da, sistema patriar­kala suntsitzea. Milaka ema­ku­me dira liberaziorako ejer­zi­toaren parte. 
Gainera, Konfederalismo Demo­kratikoan ez da posible generoagatiko bereizkeria. Ins­ti­tuzio demokratiko guztietan, bi pertsona izan behar dira buru: gizonezko alkate bat dagoen tokian, emakumezko alkate bat ere egon behar da. Eta gainera, emakumeak, gu­txi­­enez, %40ko ordezkaritza izan behar du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!