Erramu igandea izanik, erramu bedeinkapena egingo dute bihar, goizeko 10:00etan, San Antonio elizan. Ostegunean, berriz, arratsaldeko 18:00etan izango da meza, eta ostiralean bi egingo dira: goizeko 09:00etan Guruzbidea, eta 18:00etan Pasio ospakizuna. Larunbatean, arratsaldeko 19:00etan izango da Pazko Gaubeila; eta igandean, goizeko 10:00etan meza nagusia.