Abenduan bukatu zuen Ezker Abertzaleak Abian prozesuaren aurreneko fasea, eta orain hasiko du bigarrengoa. Horretarako, batzar irekia antolatu du gaurko. Langile ikastolako Laubidieta eraikinean izango da, goizeko 10:00etatik aurrera. Haur zaintza zerbitzua egongo da aurrez eskatu duenarentzat.
Aurrerago, beste bi bilera
Gaur izango da aurreneko bilera, baina bigarren fase hau borobiltzeko, beste bi bilera aurreikusi dira: bata, martxoaren 19an izango da, eta bestea, apirilaren 16an. Denak leku eta ordu berean izango dira.