Kontzertu haundia emango du gaur gauean Gatibuk Oialumen. Euritan biraren geltokietako bat izango da gaurkoa, eta bertan aurkeztuko du taldeak Euritan Dantzan, bere seigarren lana. Horrez gain, Gritando en Silencio eta DJ Bull taldeekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Sarrerak salgai, atarian
Sarrerak duela aste batzuk jarri zituzten salgai, baina egunean bertan eskuratzeko aukera ere egongo da kontzertua hasi baino lehenago, gaueko 23:00ak aldera. Oialumeko atarian egongo dira salgai, 15 euroan.