Argitu Erabakia ekimena antolatu zuen Gure Esku Dagok atzorako, baina eguraldi txarraren ondorioz, bertan behera utzi behar izan zuen ordu batzuk lehenago: «euriak ezinezkoa egiten du kriseiluak botatzea», azaldu zuen talde antolatzaileak.
Printzipioz, datorren astean
Eguraldiak laguntzen badu, datorren larunbatean dira egitekoak, eta plana berbera izango da: txokolatada 18:30etan Plaza Berrin, eta kriseiluen jaurtiketa gero, iluntzeko 19:15etan, Zinkoenean.