Ligaxkako azkena bihar, Olaizolak

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 5a, 01:00


Bihar bukatuko du aurreneko fasea Aimar Olaizolak, Binakako Txapelketa Nagusian. Amorebietan jokatuko du ligaxkako azkeneko partidua, Urrutikoetxearekin, Victor eta Beroizen kontra. Arratsaldeko 17:45etan izanen da, eta bigarren partidua dute. Dagoeneko sailkatuta daude Olaizola eta Urrutikoetxea semifinaletarako, jokatutako 13 partiduetatik 10 irabazita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!