Aurreko astean utzi zituzten herritarren buzoietan, gasolindegiaren proiektuari buruzko galdetegiak, eta egunotan jaso dituzte erantzunak. Horiekin, neurtu nahi dute proiektuaren bideragarritasuna, eta hiru konturi buruz galdegin diete herritarrei: prest dauden gasolindegi horretan kontsumitzeko; zenbateko kontsumoa egiten duten; eta kooperatibako bazkide izan nahiko luketen.
Bideragarritasun plana, Cederna Garalurrekin
Jasotako erantzunek, lagunduko diete bideragarritasun plana osatzen. Plan hori egiteko, Cederna Garalur garapen agentziarekin elkarlanean ariko da, proiektua martxan jarri nahi duen herritar taldea.
Bitartean, estatutuak osatzeko bilerak
Galdetegien erantzunak jaso bitartean ere, lanean aritu dira. Bilerak egin dituzte, kooperatibaren estatutuak nola osatu aztertzeko, eta horiek prestatzen hasteko.