Ostiralera arte, Jolas Txikin apuntatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 5a, 01:00


Martxoaren 11 arte eman daiteke izena 2-5 urte arteko umeentzako Aste Santuan antolatu diren Jolas Txikiko bi saioetan. Kiroldegian egin behar da: 943 33 36 76/kiroldegia@astigarraga.eus. Aurreneko txanda hilaren 21etik 23ra izango da, eta bigarrena, martxoaren 29tik apirilaren 1era; biak, 09:00etatik 13:00etara. Kirol­de­gi­ko bazkideek edo se­nide bat baino gehiago apuntatzen dutenek deskontua izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!