Datorren larunbatean, gaur zortzi, barrikotea eginen dute Aranoko Kontsejun. 24 euro izanen dira afaria, eta bertara deitu behar da izena emateko, ostegunera arte: 948 51 42 79.
Menua honakoa da: bakailu tortilla, bakailua saltsa berdean, txuleta eta kafea. Ondoren, parranda ere eginen dute animatzen direnek, aurreratu dutenez.