«Ez gatoz bat diru publikoarekin finantzatuko den Eternal Running showarekin»

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 5a, 01:00

Astigarragan egitekoa da, aurreneko aldiz, Eternal Ru­nning Invencible munduko oztopo zirkuitua, maiatzaren 29an, eta EH Bildu, pren­tsa ohar bidez, Udal Go­bernuak hartutako erabakiaren kontra azaldu da, hainbat arrazoi medio.

«Inor informatu gabe hartu du erabakia»
Batetik, EH Bilduk kritikatu du Udal Gobernuak inor in­formatu gabe hartu duela ekitaldia egiteko erabakia.
«2016ko otsailaren 16an, kiroletako batzordean izan genuen Eternal Running ekitaldia Astigarragan ospatuko zenaren lehen berria. Batzor­dean, ekitaldia antolatuko duen enpresarekin sinatutako hitzarmena mahaigaineratu zuen EAJk. Beste behin ere argi geratu zen, Udal Go­ber­nuaren partehartze eta gar­dentasun eza, inor informatu gabe hartu baitu erabakia. Oposizioko kideok ez du­gu inolako ekarpenik egiteko aukerarik izan, berriz ere». Hori horrela, aurka azal­tzeko arrazoiak «agerian uz­ten ditu sinatutako hitzar­me­nak», EH Bilduren ustez.

«Oposizioko kideoak ez dugu inolako ekarpenik egiteko aukerarik izan, berriz ere»

«Begi-bistakoa da ez dela ekitaldi merkea izango»
Arrazoi horietako bat, aurrekontua dela azaldu du. «An­tolatzailea enpresa pribatu bat izanik, ekitaldi hau antolatzeko helburua dirua irabaztea da. Zilegia, noski, baina ez zaigu  onargarria iru­ditzen astigartarron pol­tsikotik herrikoa ez den enpresa bat aberastea». 
Horri gehitu dio, ez dela kirol proba bat. «Honen atzetik ez dago ez kirol federaziorik ez eta inolako administrazio publikoren babesik. En­pre­sa pribatu batek dirua ira­baz­teko produktu bat besterik ez da, eta hau kirolarekin na­hastu nahi izatea iruzur egitea da. Askoz interesgarriagoak lirateke Euskal Herriko itzulia, CicloKrossen bat...».
Baina EH Bilduren ustez, «larriena da zenbat kostako den aurrez jakin gabe, Udal Gobernuak hitzarmena sinatu izana». EH Bilduk «ia 20.000 euro» izango direla uste du. «Begi-bistakoa da ez dela ekitaldi merkea izango. Hitzar­tu­tako kuota 8.000 euro+BEZa da, hau da, 9.680 euro dira en­pre­sak zuzenean jasoko dituenak. Hala ere, Uda­la­ren aurrekontuak kolpe haun­diagoa jasoko du: 8x8ko bi oholtza, 12 komun, 25.000WTko bi generadore, hondeatzaile makina, irteera eta helmuga dutxak, 2 anbulantzia medikalizatu, kanpaina ospitalde bat eta 35-45 boluntario lortu beharko ditu, besteak beste. Harri­garriena, hurrengoa: 3 egunetarako man­tenu osorako (eguneko 3 otorduak ordainduta) 10 logela bikoitz ordaindu behar dizkiegu astigartarrok, ez dakigu zeini».

«Leloarekin ez gatoz bat; partehartzea lehenetsi beharrean, irabaztea bakarrik saritu nahi da?»

«Leloarekin ez gatoz bat»
Amaitzen baduzu, garaiezina izango zara; bestela, porrot egingo duzu leloa izango du ekitaldiak, eta EH Bildu ez dator bat. «Gure ustez leloa erabat ziztrina da. Kirola, kultura edo bestelako ekimenetan partehartzea lehenetsi beharrean, irabaztea bakarrik saritu nahi da?», azaldu du.
Era berean, ekitaldia an­to­latzeko arrazoiaren kontra egin du. «Udal Gobernuak hau antolatzeko eman zuen arrazoi bakarra jendea As­tigarragara erakartzea izan zen. Baina zein onura dakar? Berriz ere, sagardogileak eta ostalariak izango dira onuradun bakarrak». Gainera, «harrituta» azaldu da, «Inu­xente lasterketa eta Saha­raren aldeko euskal karabana antolatzeko gai izan ez den Udala, orain honelako ekitaldi haundia antolatzera ausartu delako».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!