86 astigar berri, astigartar berrien omenez

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 5a, 01:00

Zuhaitz Eguna izango da bihar, eta eguerdiko 12:00etan jarri dute zita Larraburu baserriaren inguruan, astigar berriak landatzeko.

86 astigar, 86 astigartarrentzako
Urtero bezala, aurreko urtean jaiotako haurren izena daramaten astigarrak landatuko dituzte; aurten, guztira, 86. Izan ere, 86 ume jaio ziren lehengo urtean herrian, eta ume bakoitzaren etxera iritsi da Zuhaitz Egunean parte hartzeko gonbidapena.
Horrela, familia bakoitzak zuhaitza eta haurraren izena daraman etiketa jasoko ditu, horiek landatzeko.

Oinez joateko gomendioa
Udaletxeko Ingurugiro teknikariak azaldutakoaren arabera, «Larraburu baserriaren ingurura oinez joatea gomendatzen da, ez baita tokirik izaten kotxe guztientzako».
Bertara iristeko, Astiga­rragatik Oiartzunera dijoan bide zaharra hartu behar da, eta Irigoien sagardotegira iri­tsi baino lehen, bidearen ezkerraldean dagoen Taula ba­serrira hartu. Handik au­rreraxeago, autobiaren azpian dago astigar berriak landatuko diren gunea.

Astigar berriak, herriko hiru gunetan
Urte asko dira Astigarragan Zuhaitz Eguna ospatzen dela; 18 inguru. Hori horrela, gune batean baino gehiagotan landatu dira astigar berriak.
Santiagomendi eta Zarku­mendegi inguruak erabili izan dira, eta azken urteetan, Larraburuko gunean landatu izan dira. Hirugarren urtea da aurtengoa, Zuhaitz Eguna bertan egiten dela.

Aitzurrak, ahal izanez gero, etxetik
Biharkoan, Udalak berak emango dizkie astigarrak landatzeko haziak, gurasoei, eta horiekin batera, haurren izena daramaten etiketak. Baina denentzako ez dagoela eta, ahal duenak aitzurra etxetik eramateko eskatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!