Lehengo asteburuan hasi zen Lehendakari Saria, Urnietan, eta Ur Miako Antonio Miner izan zen garaile, 48 brilarekin. Atzetik sailkatu ziren hernaniarrak izan ziren: Ibon Miner, 47 brilarekin; Miguel Burugain, 42 brilarekin; Miguel Arrozpide, 40 brilarekin; eta Josune Uzkudun, 38 brilarekin. Bigarren tiraldia bihar izango da, Gabiriako bolatokian.