Bale ehiza eta dastaketak, hileko planak

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 5a, 01:00

Hainbat aukera eskaini ditu Sagardoetxea Museoak martxorako. Has­teko, bihar eta hilaren 13an, euskal arrantzaleek Ternuara, baleak ehizatzera egiten zituzten bidaien berri jakiteko aukera izango da bisita g­i­da­tuetan. Bestalde, Aste Santuan, martxoaren 24tik apirilaren 3ra, bi­sita gidatuak egingo dira, dastaketarako aukerarekin batera: sagardoa, muztioa, likorea eta gaztak probatu ahal izango dira. Bisita hauei, gainera, sagardotegi bateko otordua gehitzeko aukera dago. Informa­zi­oa lortu edo izena emateko: 943 55 05 75/info@sagardoetxea.com. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!