Hernaniren bizitasun sozio-ekonomikoa aztertu du Gaindegiak, Udalbizi proiektuaren barruan, eta ostegunean aurkeztu zituzten emaitzak, Biterin.
«Oso baliagarria izango da, gure herriaren indargune eta ahulguneak detektatzeko, eta etorkizuneko politikak horretara bideratzeko», azaldu zuen Luis Intxauspe alkateak.
Zazpi arlotako datuak
Ikerketa egiteko, zazpi arlotako datuak aztertu dituzte, Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzaileak azaldu zuenez: demografia, gizarte kohesioa, lan merkatua, jarduera ekonomikoa, hiri antolaketa, azpiegiturak-mugikortasuna, eta udal ekonomia. Ikerketari buruz, erreportajea landuko du Kronikak, datorren larunbatean.