Sagardotegietarako garraioa, larunbat eguerdietan ere

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 5a, 01:00

2016ko Txotx denboraldirako garraio zerbitzua jarri dute martxan Behemendi Elkar­teak eta Astigarragako Udalak, erdigunetik sagardotegietara. Hasieran, astelehenetik la­run­batera, gauez, baina eskaria ikusita, larunbat eguerdietara ere zabaldu dute.

Autobusak, apirilaren 23ra arte
Orain arte bezala, furgonetak Pilotari Kaleko geltokitik ate­ra­ko dira, apirilaren 23ra bi­tar­tean. Larunbat eguerdietan, 13:30etatik 15:00etara ibi­li­ko dira joanekoak, eta 16:30etatik 18:00etara, bueltakoak. 
Astean zeharrekoek, berriz, orain arte bezala jarraituko dute: astelehenetik ostegunera, joanekoak 20:00-22:00, eta bueltakoak, 22:00-00:00; eta ostiral eta larunbatetan, joanekoak 20:30-22:30, eta bueltakoak, 22:30-00:30. Guztiak, debalde izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!