Andoaingo Piano jaialdia ospatu zen duela bi aste. Hernani Musika Eskolako 38 ikaslek hartu zuten parte eta emaitza paregabeak lortu zituzten: 28 urre eta 9 zilar ekarri zituzten Hernanira, baita amaierako kontzertuan jotzeko aukera ematen dien aipamen berezia ere.