Udalak prentsa ohar bitartez jakinarazi du «hainbat neurri» hartu dituela urteotan »ur horniduraren sistema ahalik eta eraginkorrena izateko». Dioenez, «sareraren kudeaketan teknologia aurreratuenak ezarri ditu eta zeuden matxurak konpondu ditu».
Ondorioz, «ur galerak behera egin du nabarmen». 2015ean esaterako, «397.454 m3 ur eta 108.478 euro aurreztu» zituela dio Udalak, baita «ingurumenaren zaintza sustatu ere». Izan ere, «ur gutxiago erabiltzeak ur ponpek elektrizitate-energia gutxiago erabiltzea ekarri dute». Baina ez hori bakarrik, «osagai kimiko gutxiago erabiltzea ere ekarri du, bai ur horniduraren potabilizazioan, bai ur depurazioan».