san Joanetarako hiru hilabete besterik ez dira geratzen, eta jada hasi dira prestaketa lanak. Hasteko, dagoeneko martxan da aurtengo jaiak iragartzeko kartelen lehiaketa.
600 euroko saria
Lehiaketan, nahi duen guztiak hartu dezake parte, betiere, lehiaketaren oinarriak betetzen baditu: kartelaren formatua, kolorea eta materiala, datak... Lehiaketaren oinarriak ikusgai daude, www.kronika.eus web orrian.
Oinarri horiek kontuan hartuta, apirilaren 6an jasoko dira azkeneko proposamenak, eta maiatzaren 4a baino lehen erabakiko da zein izango den aurtengo kartela.
Irabazleak 600 euroko saria jasoko du.
Martxoaren 15ean izango da San Joanak prestatzeko aurreneko bilera.
Jaiak prestatzeko bilera, martxoaren 15ean
Horrez gain, San Joanak prestatzeko bilerei ere hasiera emango zaie. Aurrenekoa martxoaren 15ean izango da, arratsaldeko 19:00etan, Biterin. Herriko elkarte eta herritar guztiak daude deituta, bilera horietan parte hartzera.