Erabakiak argituko du Hernaniko zerua

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 4a, 01:00

Festa haundia egingo du gaur arratsaldean Gure Esku Dagok  Hernanin. Arratsaldeko 18:30­etan hasiko da Argitu Era­bakia ekimena; orduan, txo­kolatada eskainiko dute Plaza Berrin. Ondoren, 19:15ak alde­ra, jada zerua ilunduta dago­ene­an, kriseiluak askatuko di­tuz­te Zinkoenean. 

Ereñotzun ere bai
Festa giroa izango da baita Ereño­tzun ere. 17:00etan taloak egingo dituzte eta ja­rraian, haurrek puzga­rrie­tan ondo pasatzeko aukera izan­go dute. Arratsaldeko 19:15­­etatik aurrera egingo dute hegan kriseiluek.

Argazki lehiaketa, martxoaren 13ra arte 
Eguneko ekintzez gain, Argitu Erabakia ekimenaren barruan argazki lehiaketa bat ere antolatu dute. Martxoaren 13an bukatuko da argazkiak bidaltzeko epea, eta data hori pasata, Gure Esku Dagoren epaimahaiak erabakiko du zeinentzat izango den saria. Miren Rekondo, Ana Niño, Pablo Bengoetxea eta Alberto Elosegik osatuko dute epai­mahi hori, eta saridunak bi lagunentzako otordua iraba­ziko du Fagollaga jatetxean.

Herritarrei deia, parte hartzeko
Gure Esku Dagok herritarrak animatu nahi ditu ekimenean parte hartzera, izan ere, «kri­seiluei zerura joaten utziz Zinkoenea su argi ederrez apainduta ikustea guztion esku dago. Zeru iluna distira bereziarekin janztearekin ba­tera, datozen hilabe­tee­tarako ametsak eta nahiak lau haizeetara hedatu ahal izango ditugu hernaniarrok». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!