70 hernaniar, Gipuzkoako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 12a, 01:00

Asteburu honetan Gipuzkoako 10km-tako Txapelketa jokatuko da Donostian, eta CD Hernani Atletismo taldeko 70 hernaniar ariko dira bertan. Besteak beste, Maitane Guerrero izango da podiumera igotzeko aukera gehien izango dituen hernaniarra. Era berean, Hoki Guerrero ere gero eta indartsuago dabilen atleta da, eta aurreneko postuetan izateko borrokan ariko da. Mutiletan, berriz, Sergio Roman eta Andoni Olazagirrek ere badituzte aukera onak, distantzia honetan ondo moldatzen baitira. Baita Yohanes Merino gaztea ere; adinagatik luzea izan daiteke lasterketa hau berarentzat, baina denboraldi oso ona egiten ari da, eta seguru paper ezinhobea egingo duela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!