Aurreko urtean ez bezala, denboraldi bukaera lasaia izango du aurten Mundarrok. Larunbatean Amara Berriri irabazita (1-0), iaz lortu zituzten 35 puntuekin daude moreak dagoeneko, oraindik zortzi partidu falta direnean. Azkar aurreratu ziren astigartarrak, Gartziren gol bati esker, korner batean. Txukun aritu zen Mundarro hasieran, baina sufritu behar izan zuen atsedenaldiaren aurretik. Bigarren zatian, ordea, nagusi izan ziren etxekoak, nahiz eta ez zuten abantaila haunditzerik lortu. Eta azken minutuetan, ondo eutsi zioten Amara Berriren presioari.