Datorren asteburuan, hilak 12 eta 13, helduentzako irteera egingo du Mendiriz Mendik. Aniera joango dira Lescunetik, larunbat eguerdian aterata. Parte hartu nahi duenak, bulegoan (Iturregi plaza) eman beharko du izena, astelehen, ostegun edo ostiraletan, iluntzeko 20:00etatik 21:00etara. Bazkideentzako 65 euro dira, ez direnentzako 75 euro.