Azken lau partiduetako porrotei buelta ematen saiatuko da gaurkoan Mundarro, Cafes Aitonaren kontra, iluntzeko 20:00etan Donostian jokatuko duen partiduan.
Aurkaria ere ez dabil oso fin; azken 6 partiduak galduta, Mundarro baino hiru postu beherago dago sailkapenean. Lehia gogorra espero da beraz, bi taldeentzako garrantzitsua izango baita gaurkoan, garaipena.
Gainontzekoak, etxean
Mundarroko gainontzeko taldeek etxean jokatuko dute asteburuan. Bigarren mailako probintzialeko mutilek aurkari zuzena garaintzeko ahalegina egingo dute, 18:00etan: Eibarko Katu Kale. Junior neskak, berriz, lidergoari eusten saiatuko dira, 16:00etan. Añorgaren kontra. Eta kadete mutilek Ordiziari egingo diote aurre 11:15etan. Beste bi taldeek atzo jokatu zituzten partiduak.