Buruntzaldeako Udalek babestuta, eta Lanbidek antolatuta, ikastaroa emango da doan, hilaren 15 eta 16an.
Helburua izango da enpresa bat sortzen eta kudeatzen ikastea. Doan izango da, baina izena eman behar da: 943 30 42 21 (Nerea Yurrebaso)/ekinean@andoain.eus/Lanbideko bulegoetan.
Bi ordutegi, aukeran
Ikastaroa hilaren 15 eta 16an, bi egunetan emango da, Andoaingo Urigain Etxeko areto nagusian. Bi egunetan joan beharko da, baina ordutegia aukerakoa izango da: goizez, 09:00etatik 13:00etara edo arratsaldez, 15:00etatik 19:00etara.