Kriseiluek argituko dute zerua, bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 3a, 01:00

Argitu Erabakia izenbu­ru­pean, biharko antolatu du Gure Esku Dagok, Gabonetan bertan behera geratu zen kriseiluen festa. Iluntzeko 19:15­etan askatuko dituzte Zin­koeneatik. Eta hori baino lehen, txokolatada es­kainiko dute Plaza Berrin, arra­tsal­deko 18:30etan.

Baita argazki lehiaketa ere
Horrez gain, parte hartzaile guztiek argazki lehiaketa ba­tean parte hartzeko aukera ere izango dute. Saridunak, Fa­go­llaga jatetxean bi lagunen­tzako otordua irabaziko du.

Ereñotzun festa, 17:00etatik aurrera
Ereñotzun festa lehenago ha­siko da. Arratsaldeko 17:00­e­tatik aurrera, taloak jateko aukera egongo da. Ordu bere­an, txikienentzako puzgarriak jarriko dituzte, arratsaldeko 19:00­­­ak arte. Eta jolasekin bu­ka­tu eta berehala, 19:15etan, izan­go da kriseiluen jaurtiketa.
Batzarra, datorren astean
Bestalde, Gure Esku Dagok egin­dako deiarekin bat, he­rri­tar talde bat elkartu da he­rri kontsultaren alde lan egi­teko. Herri plata­forma bat sor­tzea da aurreneko pausoa, eta ba­tzarra dei­tu dute horre­ta­rako. Hurrengo larunbatean izan­­go da, 11:00etan, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!