Hernanin egin du Udalbizi proiektuaren aurreneko azterketa Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak. 127 indikadore kontuan hartuta, herriaren bitalidadea neurtzeko gaitasuna duen proiektua da Udalbizi, eta Hernani aztertu ondoren lortutako datuak aurkeztuko dizkiete gaur herritarrei. Arratsaldeko 19:30etan izango da aurkezpena, Biterin, eta bertan egongo da Imanol Esnaola, Gaindegiako koordinatzailea.
«Oraingoz neurgailu estandarrak sortu nahian» dabiltzala dio Gaindegiak.
Azterketak, zazpi indize nagusi
Gaindegiak dioenez, «127 indikadoreak zazpi indize nagusitan» bildu dituzte: oreka demografikoa, gizarte kohesioa, lan merkatua, jarduera ekonomikoa, azpiegiturak eta udal ekonomia.
Gainera, azaldu dute «xehetasun horiek ahalik eta esanguratsuenak egin nahian, herrialdeko tamaina bereko udalerriekin konparatu» dituztela.
Hala ere, onartu dute, badakitela «udalerrien bizitasun sozioekonomikoak ñabardura haundiak behar dituela, eta ezin direla modu berean ebaluatu». Baina diote «oraingoz neurgailu estandarra sortu nahian» dabiltzala Gaindegian.