‘Abian’ prozesuaren bigarren fasea hasiko dute, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 2a, 01:00

Duela hilabete batzuk hasi zuen Ezker Abertzaleak Abian prozesua. Aurreneko fasea abenduan bukatu zen, eta bigarren fasea larunbatean hasiko dute Hernanin, aurreneko batzar batekin. Bilera 10:00etan izango da, Lau­bidietan. Haur zaintza eskainiko da, baina martxoaren 4a baino lehen abixatu behar da: hernanikosortu@gmail.com.

Hiru bilera, bigarren fasean
Larunbatean izango da lehenengo batzarra, baina beste bi egingo dira datozen asteetan zehar: bigarrena, martxoaren 19an izango da, eta azkena, apirilaren 16ean.

Eztabaidagaiak, zehaztuta
Hiru batzar irekietan eztabaidagaiak ere zehaztu dituzte, aurrez. Aurrenekoan, Zutik EHtik egun arteko balantzea eta testuingurua aztertu, eta Abian dokumentuaren tesia bozkatuko dute: «Eskaintza independentista bersortzeko beharra dugu. Horretarako, Prozesu Independentista Eral­datzailea deitu dugun estrategia aurkeztu dugu, Euskal Sozialismorako trantsizio prozesua. Prozesu honen lan-tresna nagusia Euskal Bidea izango da». 

Goizuetan ere, larunbatean
Ezker Abertzaleak batzarra eginen du Goizuetan ere. Larunbatean izanen da aurrenekoa, goizeko 10:00etan, Udaletxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!