Igandean Madrilen jokatuko du Hernanik Pozueloren aurka. Partidu garrantzitsua da, eta deia egin dute animatzera joateko. Horretarako, autobusa antolatu dute eta txartelak salgai daude Zintzarrin, 30 euroan. Autobusa 06:00etan aterako da, atsegindegitik.