Martxoaren 8ak markatutako ekintzak izango dira nagusi hil honetan, baina gehiago ere izango dira.
Hasteko, bihar bertan ipuin kontaketa izango da, eta asteburuan, Zuhaitz Eguna eta Plaza Dantzak egingo dira. Sagardoaren bueltan ere izango da aukera: museoan bisita gidatua eta sagardotegietan dastaketa gidatuak egingo dira.
Emakumeen Eguna, egun bat baino gehiago
Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, hainbat ekitaldi izango dira adin guztietako astigartarrei zuzenduak, Udalak edota Harituzek, antolatuta. Baina hurrengo egunetan ere, ekintza gehiago izango dira. Besteak beste, Zure hatzaren ez galtzeko poesia musikatuen emanaldia hilaren 11n, Futbolaria eta printzesa haurrentzako antzerkia hilaren 13an, edota Zine Foruma, hilaren 15ean.
Gainera, Harituzek Toledoko Tres de Mayo Elkartea bisitatuko du, asteburuan.
Oporrei begira
Hilero izaten diren beste ekintza batzuk ere antolatu dira: literatur solasaldia, zinea, musika eskolako ikasleen emanaldia... Baina Aste Santuko oporrei begira antolatu dira beste asko, eta izenemateak ireki dira Jolas Txiki, Haurrentzako Tailer eta Sagardoetxeko bisitetarako.
MARTXOKO AGENDA
3 Ipuin kontaketa: Maori Txikia; 18:00etan (3-5 urtekoak) eta 18:30etan, (6-9 urtekoak).
5, 12 eta 19 Sagardo dastatze gidatuak. Martxoaren 5 eta 19an Gurutzeta sagardotegian, 12:00etan, eta martxoaren 12an Zapiain sagardotegian, 10:30etan. Izenematea, 10 eurotan: 943 55 05 75/ info@sagardoarenlurraldea.com.
6 Zuhaitz Eguna, 12:00etan Larraburu baserriaren inguruan. Gondabidapenak, Udalean.
6 eta 13 Baleak ehizatzera goaz! bisita gidatua, 11:00etan. Izenemateak: info@sagardoetxea.com/943 55 05 75. Prezioa: helduak 2 euro; haurrek (11-18 urte), euro bat.
6 Plaza dantzak, eguerdiko 12:30etan Joseba Barandiaran plazan.
7 eta 21 KZ Gunean dinamizatzailea, 16:00- 20:00.
8 Emakumeen Nazioarteko Eguna.
09:00-16:30: Udalbatzaren eskutik, hirustak opari emakumeentzako, Foru Plazan eta eguerdian herriko hainbat tokitan.
09:30: Benetako izarrei begira: emakume zientzialarien inguruko saioa eta karta-jokoa, Ikastolako aretoan.
16:00: Mandala tailer irekia kultur etxean, Harituzek antolatua.
11:00-13:00: puntuzko lepokoak egitea Joseba Barandiaran plazan, Matazak indarkeria sexistaren aurka egitasmoaren barruan.
18:00: Umorezko bakarrizketa kultur etxean, Maria la Vikingaren eskutik, gaztelaniaz eta doan.
11 Zure hatzaren ez galtzeko. Poesia, musikaz bustia. Itxaro Bordaren azken poema liburua, Itsaso Gutierrezen gitarra elektrikoa lagun. Doan, kultur etxean, 18:00etan.
13 Futbolaria eta printzesa, haurrentzako antzerkia, 17:00etan kultur etxean. Sarrera: 2,5 euro.
14 Literatur Solasaldia: Los amores equivocados. Liburutegian, 19:30etan.
15 Zine Foruma, 18:00etan kultur etxean: Dos días una noche. Harituzek antolatua, doan.
17 Hitzaldia: Adimen emozionala haurrekin. Kultur etxean, 17:30etan, Nerea Redondo Otamendi hizlariarekin. Ikastolako guraso elkarteak antolatuta.
17 Musika emanaldia, Norberto Almandoz Musika Eskolako teklatu, piano, baxu, gitarra elektriko, pop talde eta trikitixa eta pandero taldeen eskutik, 19:00etan musika eskolan.
19 Haurrentzako zinema: Euriaren seme-alabak. Sarrera: 2 euro. Kultur etxean, 17:00etan.
JOLAS TXIKI (2-5 urtekoentzat)
21, 22 eta 23an kiroldegian, 09:00etatik 13:00etara. Prezioa: 30,70 euro/38,80 euro.
29, 30, 31 eta apirilak 1 kiroldegian, 09:00etatik 13:00etara. Prezioa: 41 euro/51,80 euro.
*Bi txandak. Prezioa: 64,50 euro/82,10 euro. Bigarren senideari, %10eko beherapena. Izenematea, martxoaren 11 arte, kiroldegian.
HAURRENTZAKO TAILERRAK (6-12 urtekoak)
21, 22 eta 23, kultur etxean.
10:15-11:45: Arte jangarria. Prezioa: 20 euro.
12:00-13:30: Robotika. Prezioa: 25 euro.
29, 30, 31 eta apirilak 1, kultur etxean.
10:15-11:45: Garratza, gazia, gozoa eta mikatza. Prezioa: 22 euro.
12:00-13:30: Zientziarekin jolasean. Prezioa: 22 euro.
Izenematea, kultur etxean: 943 33 50 64.
SAGARDO ETA GAZTA DASTAKETA
Martxoaren 24tik apirilaren 3ra, Sagardoetxean. Informazioa eta izenematea: 943 55 05 75/info@sagardoetxea.com.