Erraustegiaren kontrako martxak «erabateko arrakasta» izan zuen

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 1a, 01:00

Zero Zaborrek antolatuta, Zubietara mendi martxa egin zuten errauste plantaren aurka. Hainbat herrietatik abiatu ziren taldeak, baita Hernanitik ere, eta Zubietako frontoian elkartu ziren «3.000 lagun inguru», antolatzaileek prentsa oharrean adierazi dutenez.
Ohar berean, martxaren balorazioa egin nahi izan dute: «Erraustegiaren kontrako martxak erabateko arrakasta izan du». 

Ekitaldia, Zubietako frontoian
Zutabeak Letabiden, erraustegia eraki nahi den lekura, egin zuten aurreneko geldialdia: «bertan, batez beste 1.500 lagun bildu dira». Eta, ondoren, Zubietako frontoian egin zuten ekitaldi nagusia.
Joseba Tapia musikariak egin zituen aurkezle lanak, eta Asier Azpirotz eta Ane Labakak bina bertso kantatu zituzten. Ondoren, Estitxu Eizagirre kazetariak eta Tere­sa Lopez de Munain aktoreak pare bat testu irakurri zituzten (www.kronika.eus-en irakurri daitezke). 
Errauste plantaren aurkako ekitaldia errebote plazan bukatu zen, pankarta erraldoi baten inguruan.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!