Ikerketa bekaren aurkezpena, bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 1a, 01:00

Azken urteotan hainbat ikerketa beka deialdi egin ditu Hernaniko Udalak emakumeen inguruko historia jaso, landu eta herritarren esku jartzeko helburuarekin.
Azkeneko deialdia III. Iker­keta bekarena izan zen, eta horren ondorioz liburu bat egin dute Mikel Ozaita eta Maialen Apezetxeak: Ilunpetik argitara. Emakume langileak iruditan. Hernani 1939-1975. Bihar aurkeztuko da jendaurrean, 18:00etan Udaletxeko areto nagusian. Sarrera librea da bertaratu nahi dutenen­tzat. 
Aukera aprobetxatuko du­te IV. Iker­keta bekaren deialdiaren aurkezpena egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!