Ojuel eta Aizpitarte finalista, Euskal Herriko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 29a, 01:00

Bigarren urtez jarraian, finalean izango da Hernaniko bikote bat Euskal Herriko Txa­pelketan, nagu­sien lehenengo mailan. Ostiralean lortu zuten balentria, Paul Ojuelek eta Ene­ko Aizpitartek, mendean har­tuta Lezamako bikotea, Aurtenetxe eta Bilbao (22-12). Horrela, Azkoitiaren kontra lehiatuko dute txapela, datorren larunbatean.
Gogorra izan zen partidua, bi atzelariak maila bikainean, eta aurrelariak gorabehera gehiagorekin. Berdinduta joan zen lehia, baina erdi partetik aurrera, nekea nabaritu zuen atzelari bizkaitarrak, eta Aiz­pi­tarteren nagusitasuna aprobetxatu egin zuen Ojuelek, jokoan gehiago sartu eta tantoak bukatzeko. Horrela, alde egin zuten hernaniarrek markagailuan, 22ra arte.

Nagusi izan zen Aizpitarte atzean, eta aprobetxatu egin zuen Ojuelek, jokoan sartu eta tantoak bukatzeko.

Pagolak eta Urruzolak, ezin
Ez zioten erremate berdina jarri Xabat Pagolak eta Iñaki Urruzolak, Gipuzkoako Trin­kete Txapelketan. 40-29 galdu zuten semifinala, Oteiza eta Azkoitiaren kontra, eta ezingo dute iazko garaipena erre­pi­ka­tu. Ondo hasi arren (10-5), be­rehala hartu zuten aurrea az­koitiarrek, Oteizaren sakeekin eta hernaniarren akatsekin.
Finalean egongo direnak, az­koitiarren kontra, Ander Laz­kano eta Endika Ariz­mendi dira, duela bi aste sailkatu baitziren.

Urkizu eta Apezetxea, Udaberri Torneoko finalean
Beste final baterako ere sailkatu dira hernaniarrak asteburuan. Udaberri Torneoko semifinala irabazi zuten Urki­zuk eta Apezetxeak (22-3).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!