Antzerkia, musika, kantua... Hileroko zitak bueltan dira Hernanin, martxoko kultur agendarekin. Baina oraingoan, protagonismo berezia izango du berdintasunaren arloak.
Gai horrekin lotuta, eta martxoaren 8an Emakumeen Eguna dela aprobetxatuz, hainbat ekintza antolatu dituzte, Udalak eta Berdintasun Kontseiluak: Ikerketa Bekaren aurkezpena izango da etzi, Sex o no Sex antzezlana hilaren 9an, La Furia taldearen kontzertua 12an, Gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen jaialdia 17an...
Antzerki zikloa, bihartik
Antzezlan gehiago ere izango dira martxoan, eta hain justu, bihar hasiko da antzerki zikloa, hiru egunez obra bana eskainita: Etxekoak, Solitudes eta El florido Pensil-Neskak. Eta haurrek, Zapatila gorridun mutikoa ere izango dute, 19an.
Kantuarekin, hiru zita
Kantuak ere izango du bere tokia, eta Kalez Kale Kantariz gain, bi kontzertu izango dira: Zarauzko abesbatzarena 12an (agenda ofizialean gaizki dago, 13an jartzen du); eta Kantuzen eliz musika, hilaren 19an.
Eta txistulariek ere, bi zita nagusi: Gazteen Txapelketa eta Txistularien Topaketa.
MARTXOKO AGENDA
2 Ilunpetik argitara. Berdintasun arloko III. Bekaren aurkezpena eta IV. Ikerketa Bekaren deialdiaren aurkezpen. Berdintasun Kontseilua eta Hernaniko Udala. Udaletxean, 18:00etan.
7 Baratzea balkoian ikastaroan izenematea. Euskeraz. Biterin.
9 Zilegi eskola: Benito Lertxundiren kantagintza. Gai-emailea: Imanol Artola Felix. AEKk antolatuta, euskeraz. Biterin, 18:30etatik 20:30etara.
9 Antzerkia: Sex o no Sex. Taldea: Virginia Imaz Quijera, Oihulari Klown. Berdintasun Kontseilua eta Hernaniko Udala. Biterin, 19:30etan.
10 Jardunaldiak: Eztabaida feministarako zapatismoaren ekarpenak. Elebitan, itzulpen zerbitzuarekin. Lumaltik GKE eta Hernaniko Udala. Biterin, 18:30etan.
12 Kontzertua: La Furia. Berdintasun Kontseilua eta Hernaniko Udala. Tilosetan, 19:30etan.
12 Bigarren eskuko azoka. Atsegindegin.
12 Kalez Kale Kantari. Plaza Berritik, 12:00etan.
12 Erromeria. San Joan Konpartsa. Plaza Berrin, 18:30etatik 20:30etara.
12 Kontzertua: Zarauzko abesbatza. San Joan Bataiatzailearen elizan, 20:00etan.
13 Kontzertua: ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko txistulariak eta trikitilariak. Udaletxeko arkupetan, 12:30etan.
17 Zinegoak, Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia. Berdintasun Kontseilua eta Hernaniko Udala. Biterin, 19:00etan.
19 Haur antzerkia: Zapatila gorridun mutikoa. Ados teatroa. Euskeraz. Biterin, 12:00etan. *Sarrerak salgai, martxoaren 10etik aurrera.
19 Kontzertua: Eliz musika. Kantuz abesbatza. Agustindarren elizan, 20:00etan.
19 Hernaniko Txistulari Gazteen XI. Txapelketa. Milagrosa kaperan, 11:00-13:00 eta 17:00-18:30.
20 Txistularien Topaketa. 10:00etan, diana erdigunean eta inguruko auzoetan; eta 12:30etan, ttun-ttuna Plazan.
Erakusketak
4-17 Margolanak. Arantxa Agirre. Biterin, 18:00etatik 20:00etara.
Antzerki Zikloa
1 Etxekoak. Hiru teatroa; Artedrama. Euskeraz. Biterin, 20:00etan.
2 Solitudes. Kulunka teatro. Testurik gabea. Biterin, 20:00etan.
3 El florido Pensil-Neskak. Tanttaka teatroa. Euskeraz. Biterin, 20:00etan.
Literatur solasaldiak
9 Juegos de la edad tardía, Luis Landero. Gaztelaniaz. Dinamizatzailea: Amaia Garcia. Udal Liburutegian, 19:30etan.
15 Ezer ez, Jane Teller. Euskeraz. Dinamizatzailea: Ane Mayoz. Udal Liburutegian, 19:30etan.
Gazte Txokoa
5,6,7 Kamixetak egiteko tailerra.
8 Emakumeen Eguna (Liletak taldea).
20 Donostiara arratsalde pasa.
22 Sukaldaritza (postrea).
27 Frontenis txapelketa. Etxeberri auzoan.