Haizea, euria eta hotza ez ziren nahikoa oztopo izan atzo, Ibarluze poligonotik korrika abiatu zirenentzat. 408 lagun iritsi ziren Ave Maria parkera, Sagar Lasterraren helmugara; horietatik 114, hernaniarrak. Eta denetan azkarrenak, hain justu, bi herritar izan ziren.
Sergio Roman nagusitu zen, beste behin, gizonezkoetan; eta iazko garaipena errepikatu zuen Maitane Guerrerok, emakumezkoetan. Izan ziren hernaniar gehiago ere, podiumean: bigarren izan zen Hoki Guerrero, Amaia Zuloaga aiarraren aurretik; eta hirugarren Ibai Alba, Iraitz Arrospide tolosarraren atzetik.
Ikusgai daude sailkapen osoa eta parte hartzaile guztien argazkiak, www.kronika.eus web orrian edo argazkiko QR kodigoa irakurrita.