Aurten ere, Andoaingo Piano Jaialdian hartu dute parte Norberto Almandoz musika eskolako ikasleek. Hain zuzen, 17 ikaslek hartu dute parte, eta oso emaitza onak lortu dituzte, beste behin: A mailan, 2 urre eta 3 zilar; A mailan lau eskutara, zilarra; B mailan, 2 urre eta 4 zilar; B mailan lau eskutara, brontzea; eta C mailan, urrea. Musika Eskolako irakasleek zorionak eman nahi izan dizkiete denei.